Filologo batzuek diotenaren arabera euskara kaukasiar hizkuntzekin erlazionaturik dago, batez ere, georgiera eta dagestanerarekin, batik bat, gramatika aldetik (hizkuntza eranskariak [3] eta ergatiboak [4] dira, eta deklinabide sistema bera dute).
Erlazio hau ez dago guztiz frogaturik, euskara eta kaukasiar hizkuntzak antzina talde berekoak baziren jakiteko aitzineuskara eta, oraindik, garatu gabe dagoen aitzinkaukasierarekin, kaukasiar mintzairen jatorrizko hizkuntzarekin, alderaketa sakona egin behar dugu eta. Nahiz eta aitzineuskara edo erromatarrak heldu baino lehenago hitz egiten zen euskararen garapena nahiko aurreratuta ibili; aitzinkaukasieraren garapenak oztopo asko jartzen dabil. Hegoaldeko kaukasiar hizkuntzen kasuan (georgiera eta dagestanera besteak beste) oso argi ikusten da talde berekoak direla; iparraldeko kaukasiar hizkuntzak, berriz, oso ezberdinak dira haien artean eta hegoaldekoekin alderatuta, aitzinkaukasiar mintzairaren garapena oztopatuz.
Euskaldunen eta kaukasiar populuen jatorri beraz aritzen den euskal-kaukasiar teoriak bi hipotesi dauka emigrazioaren abiapuntuarekiko. Lehena, eta zaharrena, antzinako garaietan kaukasiarrak Pirinio gunera emigratu zutela dioena, euskaldunak kaukasiar hauen ondorengoak izanez. Eta bigarrena, berriena, eta arkeogenetika ikerkuntzetan oinarrituta, azken glaziazioaren ondoren Europan emandako aitzineuskal zabalkuntza batetaz hitz egiten duena; teoria honen arabera, Frantziako hegoaldea eta Espainiako iparraldea emigrazioaren abiapuntua izango zen eta kaukasiarrak aitzineuskaldun hauen ondorengoak.
Peter Forster doktorea Cambridge-eko Unibertsitateak aurrera eramandako arkeogenetika-ikerlanen arduraduna izan zen. Ikerkuntzok azken glaziazio haundiaren ondoren gertaturiko aitzineuskal zabalkuntza bateraino abiatzen gintuzten. Doktoreak webgune honi adeitsuki adierazi zuenez, kaukasiarrak euren artean euskaldunak baino ezberdinagoak dira, orduan ba, ez du ematen kaukasiarren eta euskaldunen artean harreman genetiko argirik dagoenik; alabaina, balizko jatorri komun honi behin betiko erantzuna emateko, ekialdeko Europatik etorritako datu genetiko gehiagoren zain egon beharko ginela esan zuen.
(3) Hizkuntz eranskaria: hitz bakoitzak erantsiriko osagai batzuk dauzka, bakoitza bere esanahiarekin, hauek elkartzean osagai bakoitzaren itxura mantenduz, honela, berba erraztasunez zatitzea uzten digu. Euskara mintzaira eranskaria da, adibidez, -aren deklinabideko genitibo kasua dugu eta -a deklinabideko nominatiboa;
"gizon" hitza aurreko osagaiekin deklinatu nahi badugu "gizonarena" hitza lortzen dugu. Osagai bakoitza erantsi egiten da, aldaketarik jasan gabe, era honetan, hitza zatitzea errazten da, osagai bakoitzak bere esanahia mantenduz.
(4) Euskararen ergatibitatea: euskal hizkuntzak, gramatikalki, subjektu iragankorra edo aktiboa eta subjektu iragangaitza desberdintzen ditu. "Gizona dator" esaldian subjektua "gizona" esaten da; "gizonak ikusten du" esaldian, berriz, subjektua "gizonak" da. Beraz subjektu aktibo edo iragankorrak marka bat jasotzen du, ergatiboko marka deitzen dena, eta hitz azkenean jartzen den -k baten bitartez adierazten da.
Gizona etorri da ::: Subjektu iragangaitzak (gizona) ez du markarik.
Gizona ikusi du ::: Aditz iragankorraren objektuak (gizona) ez du markarik hartzen.
Gizonak ikusi du ::: Subjektu iragankorrak (gizonak) deklinabide ergatiboko -k marka hartzen du.
Euskararen portaera, joskera ergatiboari dagokionez, ezohikoa da munduan eta are gehiago munduko alde honetan. Ia kaukasiar mitzaira guztiek, eta bakoitzak bere era ezberdinarekin, "ergatiboko hizkuntzen" ezaugarri den joskera ergatiboa erabiltzen du.
Georgiera Euskara Zari Zara, Otzara Gw Gu Gvari Guraso Ezer Eder
Euskaraz, gaztelaniaz bezala, aditzak subjektuarekin komunztatzen du, baina baita objektu zuzen eta zeharkakoarekin ere. Aditz-itxura aldatu egiten da nik gauza bat ematen badut edo bost ematen baditut (objektu zuzena), zuri ematen badizkizut edo hari ematen badizkiot (zeharkako objektua). Hau da, aditza aldatu egiten da subjektuaren pertsona eta numero, eta objektu zuzen eta zeharkakoaren arabera. Aditzak jokatzeko era bitxi hau, bakarrik, Kaukasoko ipar-mendebalde eta hegoaldeko hizkuntzetan eta euskal mintzairan ezagutzen da. Georgiera eta euskararen arteko beste antzekotasun bat ere, nola ez, zenbatzeko sistema hogeitarraren erabileran dugu, non zenbaki bakoitzaren osagaien kokapena berbera den. Hala ere, kaukasiar mintzairen fonetika guztiz ezberdina da, euskal hizkuntzak baino askozaz ere kontsonante gehiago daukatelarik.
Elkarbanatu orrialde hau!
Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Euskal-armeniar teoria