Hizkuntzalari batzuek kaukasiarren eta euskaldunen arteko ustezko antzinako harremanaren aztarnak aurkitu dituzte, Kaukasoko hegoaldean, Armenian.

Vahan Sarkisian-ek, Erevan-eko (Armeniako hiriburuko) Unibertsitateko katedradunak, zeina Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzaina izendatu zuen, euskara eta armenieraren artean anitz antzekotasun gramatikal eta lexikoak aurkitu zituen, ikerkuntza Echmiadzin-go katedrala (Armenia)hauek euskal-armeniar teoria sostengatzera eramanez, bere garaian Edward Spencer Dodgson ingelesak (XIX. mendea) eta Joseph Karst alemaniarrak (XX. mendea) ere bultzatuko zutena. Teoria honen arabera armeniera eta euskara talde bereko antzinako hizkuntza aurreindoeuropar bateko partaide dira, denbora aurrera joan ahala, eta Europara beste populu batzuen eta beraien hizkuntzen etorrerarekin, geografikoki bananduak geratuko zirenak. Urruntze geografiko honen jatorria historiaurreko emigrazio baten egon liteke, bai Pirinioetatik Kaukasora ala alderantziz.

Hizkuntzalaritza ofizialak armeniar mintzaira indoeuropar hizkuntza bezala sailkatzeak a priori ezinezkoa bihurtzen du euskararekin erlazioren bat. Hala eta guztiz ere, Vahan Sarkissian ez zegoen ados armenieraren sailkapen honekin, bere iritziz, armenieran dagoen indoeuropar jatorriko hitz ugariak, orokorrean, indoeuropar mintzaira bezala sailkatzera eramaten duena, armeniarrek iraniar hiztun diren populuekin izandako milaka urtetako harremanetik dator eta ez jatorrian armeniarrak indoeuropar populua zelako.

Sarkissianentzat armeniera eta euskararen erlazioa hitzen antzekotasunetik harantz doa, azpimargarrienetariko bezala, besteak beste, fonetikarena nabarmenduz. Adibidez, armeniarren eta euskaldunen ezintasuna hitz hasieran erre bat ahoskatzeko edo kontsonanteak ez pilatzeko joera, kaukasiar mintzairetan oso ohikoa dena. Gramatika arloan hizkuntza bietan ematen den hitzen generoaren gabezia, berbaren atzean artikulua jartzea, halaber ekialdeko armenieran eta euskaran plurala osatzeko erabilitako hondarkia (-k) nabarmendu zituen. Toponimia-alorrean, berriz, euskara eta armenieraren arteko antzekotasun handia.

Sarkissianentzat euskal-armeniar teorian sakontzeko erronkarik nagusiena latindar eta iraniar eraginik gabeko aitzineuskararen eta aitzinarmenieraren lortzean zetzan.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Euskal-iberiar teoria