Euskara ahuldu zuen hirugarren zergatia, XVIII. - XIX. mende bitarteko gosete haundiak, hauetan euskaldun biztanleriaren zati haundia (euskal gizarteko txiroena) Ameriketara emigratu behar izan zuen. Honen adibide, Euskal Herrian galdu diren euskal abizen asko Ameriketan kontserbatzen direla, familia osoak antzinako espainiar kolonietara joan baitziren, goseteetatik ihes egiteko eta aukera berrien bila.

Euskararen galera NafarroanLaugarrena, gizarteak orokorrean, eta euskaldunak bereziki, bere mintzaira eta kulturarekiko zuen estima gutxi; latindar hizkuntza eta kulturarekiko, herrikoa, kulturagabekoa eta basatia kontsideratuz.

Iraganean, euskara, guztientzat zen "rudem et barbaram linguam, cultum abhorrentem" (mintzaira zakarra eta basatia, landuezina dena). Estima gutxi honek euskaldunari euskal hizkuntza eta kulturari uko egitera bultzatzen zion, beti idatzi baitzen euskaldunak inguratzen zituzten latindar mintzaira guztiez (aragoera, gaskoia, gaztelania eta frantsesa), guztiez, euskaraz ezik.

Euskara, herri eta euskal usadioduna zen; gaztelaua eta frantsesa, ordea, mendebaldeko kulturaduna, zientzien eta arteen kulturaduna, alegia. Garai haietan ez zen batere arraroa euskalduna zen Unamuno famatuaren berba hauek: "Euskarak gizateriari eman diezaiokeen gauzarik hoberena desagertzea da". Euskal burgesia beti lotsatu eta baztertu zuen euskara, hau herri xehearen mintzaira bezala kontsideratuz, gaztelania eurena eginez kulturadun hizkuntza gisa. Pentsamoldeok, XIX. mendetik aurrera, gure mintzairari ospe gehiago kendu zion, honen galera indartuz.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historia, hurrengoan >> Euskararen susperkuntza eta gorantzaren hasiera