711.ean, Rodrigo bisigodoa euskaldunen aurka borrokatzen ari zen uneaz baliatuz, Ifriquiyyako gobernatzailea zen Musa ben Nusayr-ek, bere gudarosteak, Tariq ben Ziyad-en zuzendaritzapean, Gibraltargo itsasartea zeharkatzeko, eta kristau Europaren konkista hasteko, agindua eman zuen.

Euskaldunen eta arabiarren arteko harremana adiskidetasuna eta gerren artean mugitu zen. Musa, 714.ena baino lehenago, zegoeneko, Zaragozara helduta zegoen. Ebro haraneko aldea bere agintepean Leireko kutxatila, arabiar erara apaindua (Nafarroa)zeukan Casius kondeak, egoera militar zailaz konturatuta, eta bere lurrak kontserbatzeko itxaropenarekin, 714.ean kalifaren zerbitzura pasatuko zen; gerora, Banu-Qasi euskal-musulman familia izango zenari hasiera emanez. Familia honek Ebroko Erribera lau mendeetan zehar kontrolatuko zuen, eta garrantzi bizia izango zuen Iruñeko Erresumaren sorreran. Erresuma hau, Ebro erriberako Banu-Qasi euskal-musulmanen eta, Eneko Enekoitz, iruindarren buru zenaren arteko lankidetzaren emaitza izango genuelarik.

Orain dela gutxira arte uste izan denaren aurka, hegoaldeko euskaldunak, batez ere, Ebroko erriberakoak, erlijio islamikora aldatu ziren; hala ere, honek ez zuen eragotzi Spaniako (arabiarren eskuetan zegoen penintsulako aldea) euskaldunen eta, artean, gehienak euskal erlijioko fededunak izaten jarraitzen zuten iparraldeko euskaldunen arteko ezkontza mistoak.

Nafarroako Erdi Aroko idatzietan, adibidez, Tuterakoetan, XIV. mendean, arabiar izena eta euskal goitizena zuten pertsonak ageri dira, Islama garai honetan, artean, oso sustraitua zegoela frogatuz. Inskripzio hauek bertan behera uzten duten beste mito bat, erromatar garaian Nafarroako hegoaldean eman zen euskararen ustezko galera. Hala izan balitz ez litzateke logikoa izango eremu honetan sustraituak, eta erlijio islamikoa praktikatzen jarraitzen zuten familietako pertsonek, euskal goitizenak izatea. Besteak beste, 1309.ean Mahoma Oxarra Tuterako Aljamako Zinpekoa izan zen. Beste euskal-musulmanak: Mahoma Ezquerro Ablitasko herrian, Mahoma Abarqua Cortesen, eta baita Ribaforadan ere. Guzti hauek Ebroko erriberako herriak, Nafarroaren hegoaldean.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Iruñeko Erresuma