Errioxako lurraldeetan, zegoeneko erromatarrak etorri aurreko garaietatik, euskal tribuak ziren autrigoiak eta baskoiak, halaber beroiak bizi ziren.

Beroien jatorri etnikoari buruz eztabaida haundia dago historialarien artean. Batzuek tribu zelta zela uste dute, beste batzuek, berriz, kulturalki asko zeltizaturiko euskal tribua zela. Azken teoria honen aldeko Beroien tribuaren zabalkuntza erromatarrak heldu zireneanbatzuek beroien izenaren etimologian oinarritzen dira, hauen arabera, beroien izena Bero euskal hidronimotik etorriko zen, Errioxako Iregua ibaiaren antzinako izenetariko bat zena. Hidronimo hau Ibero bezala ere idatzita agertzen denez, aurreko hidronimoan, beharbada, hasierako "i"-aren erorketa ematen da (Ibero>Bero), euskal toponimo eta etnonimoen egokitzapenetan ohikoa dena (Ibaigorri > bigerrii [Bigorran finkatutako akitaniar etnia] ). Iregua ibaiak Ebro ibaian isurtzen duenez, Ibero, edo Bero, agian, geografo grekoerromatarrek Iber edo Hiberus bezala (Ebro ibaia) deitu zuten ibaiaren izenaren aldaera bat izan litzateke. Beroiak Ebroko alde bietan finkaturik zeudenez, beharbada, beren etnonimoaren etimologia Ebro ibaiarekin erlazionatua egon litzateke, edo baita ibar euskal hitzarekin ere, Iber hidronimo aurrerromatarraren etimologia batzuek euskal berba honekin erlazionatzen baitute.

Errioxako iragan kultural euskalduna ezagutzeko gehien egin zuena Merino Urrutia errioxarra izan zen, Oiakastroko (Errioxa) alkatea, zeinaren ikerketak balio haundikoak diren euskal hizkuntzaren historia ikasten dutenentzat. Bere ikerketei esker euskara Errioxara ez zela heldu Erdi Aroko birpopulatzearen bitartez dakigu, baizik eta bertan, zegoeneko, garai aurrerromatarretatik, eta jarraitasunez, XVI. mendera arte hitz egin zela. Hau da, egungo Euskadi eta Nafarroako birpopulatzaileek bakarrik bertan zegoen euskal populazioa sendotu zutela. Merino Urrutiaren ikerketek Euskaltzaindian merezitako postu bat eman zion 1964.ean.

Erdi Aroko dokumentuetan aurkitu den toponimiaren bitartez Errioxa, Burgosko ipar-ekialdea, Soria, Araba eta Bizkaian dialekto bera hitz egiten zela dakigu, mendebaldeko euskara, hain zuzen, bizkaiera izenarekin gehiago ezagutzen dena. Dokumentu hauetan euskal jatorriko Errioxako, Burgosko probintziako eta Soriako toponimo asko agertzen dira, garai haietako errioxar, burgostar eta soriarrek ahoskatzen zituzten bezala. Gaur egun haietariko asko ez dakigu zein udalerri deitzeko erabiltzen ziren, toponimo gehienak, denbora aurrera joan ahala, gaztelar toponimoekin ordezkatuak izan baitziren.

Gaztelak, XII. mendean Errioxa anexionatzean, apurka-apurka, bertako hizkuntza zen euskararen galera ekarriko du, eta baita Zaragozatik gobernaturiko andalustar goiko markaren barnean zeuden lurralde guztietan hitz egindako aragoiar erromantzearena ere, XVI. mendean Errioxak bere euskal sustraiak galdu zituenera arte. Gaztelania zabaltzen zihoan heinean, Errioxa, Burgos eta Soriako euskal jatorriko toponimoak gaztelar toponimoekin ordezkatzen ziren. Euskal toponimia indar gehiagoz bakarrik Burgosko ipar-ekialdean eta Errioxa garaian kontserbatzen dira, XVI. mendera arte euskeraz hitz egin zelako. Hala ere, oztopoak oztopo, euskal toponimoak Errioxako ekialdean kontserbatzen dira Igea bezala, euskal Etxea toponimotik datorrena edo, adibidez, Leza toponimoa, batueraz leize esaten dena.

 

Naiarako Andre Maria Erreginaren monastegiko Iruñea-Naiarako erregeen hilobia (Errioxa, Espainia)

 

Errioxa toponimoa ez da euskal jatorrikoa, Rioja ("Oja ibaia"-ren esanahiduna) hitz gaztelarraren egokitzapen fonetiko bat baizik. "Becerro de Santo Domingo" liburuan Val de Oiaco Harana izeneko Villalobar-eko txoko baten existentzia erregistratzen da 1380.ean. Oiako Harana izanik, beharbada, Errioxa deitzeko antzinako errioxarrek erabiltzen zuten forma, hasieran, Rioja termino erromantzea Oja (litekeena oiha euskal hitzetik etortzea da, ohe edo ibaiaren ibilguaren esanahiarekin, oiha idatzirik Erdi Aroko testu batean agertzen baita) ibaiaren ondoan eraikiak zeuden herrien multzoa izendatzeko erabili baitzen, eskualde honek Valle del Oja (Ojako Harana) izena ere hartu zuelarik.

Nahiz eta XVI. mendean Errioxan euskaraz hitz egiteari utzi, errioxarrak euskaldunak bezala kontsideratuak izaten jarraitu zuten. XVII eta XVIII. mendeko Espainiako mapetan Errioxa Bizkaia bezala ezagutzen zenaren barnean agertzen da, Naiara eta Iruñeko errege-erreginak ehortzita dauden Andre Maria Erreginaren hilobiaren hormetako zati bat (Errioxa, Espainia)zeinak, garai haietan, Euskadi, Kantabriako erdi-ekialdea eta Errioxako lurraldeak elkartzen zituen, errioxarrak, hortaz, bizkaitarrak bezala kontsideratuz. Garai haietan, bizkaitar jentilizioa euskaldunei deitzeko erabiltzen zen.

Espainiar Errepublika barnean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroaz osaturiko Euskal Estatu bat ezartzeko, 1931.eko Lizarrako Estatutuaren aurreproiektua garatu zenean; Errioxako agintariek, enpresariek, eliza eta, orokorrean, herritar gehienek bere atxikimendua adierazi zuten Errioxa Euskal Estatuaren barne egoteari. Hala ere, Errioxan mendeetan zehar euskaraz ez berba egiteak, eta euskaldunon historian Errioxak izan zuen garrantzia haundiaz garai horretako agintari eta politikoek ez jakiteak, Errioxa euskal lurralde bezala ez kontsideratzea ekarri zuten. Euskal Estatuaren barne egoteko euskaldun bezala kontsideratzen ez ziren lurraldeei baldintza gaindiezinak ezarri zirenez, errioxar agintariek, azkenean, Euskal Estatuaren barne egoteko nahia atzean utzi zuten. Erregimen frankistaren ondoren, Espainiaren demokraziaranzko trantsizioaren hasieran, abertzaleak ez ziren sektore batzuek, Euskadi, Nafarroa eta Errioxa entitate autonomo bakar batean bateratzeko apustua egin zuten, hala ere, ekimen honek ez zuen aurrera egin.

Erdi Aroko garaietara itzuliz, 923.ean Antso Gartzeitz I.ak, Leongo Ordoño II.arekin lankidetzan, musulmanen menpean zeuden Naiara, Errioxa Garaia eta Errioxaren Erdialdea berreskuratzen ditu, zeintzuek bere semea Gartzea Antsoitzen eskuetan uzten dituen. Abd al Rahmanek 924.ean Iruñea suntsitu zuen eta, urte bat geroago, Antso Gartzeitz I.a hil egiten da, orduan, Gartzea Antsoitzek, Iruñea utziz, bere bizilekua Naiarara aldatuko zuen. Ordutik aurrera Iruñea eta Naiarako erregeak izatera pasatuko ziren.

Gartzea Antsoitzek lurralde berrien birpopulaketarako politika eraginkorrak garatu zituen. Dirutza handia emanez, errioxar monastegiak lagunduko zituen, bereziki Donemiliaga Kukulakoa. Lehengoko urteetan, bere ondorengoak, Antso Gartzeitz II.ak, politika berberak mantenduko ditu; baina Almantzorren kanpainek, bere semea Gartzea Antsoitz II.a Dardaratiari gertatu zitzaion bezala, kapitulazioak sinatzera eta Kordobari zergak ordaintzera behartuko zuten. Antso III.a Nagusiarekin (1004-1035) Iruñea-Naiarako Erresumak, Kordobako Kaliferriaren zatiketaz baliatuz, bere hedadura handienera heltzen da, penintsulako ipar herenean zabalduz, Kataluniatik Galiziaraino.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Iruñea-Naiarako Erresumaren goren aldia