Burdina lantzetik Labe Garaietara, meatzaritza antzinatik Euskal Herriaren ezaugarri izan da. Jarduera honek XIV. mendearen hasieratik hazkunde demografiko eta ekonomikoa sortarazi zuen, XVI. mendera arte luzatu zena. XVIII. mendean Euskal Herriak, batez ere, siderurgia-industriari esker, gorakada ekonomiko berria jasan zuen.

XIX. mendearen erdialdean, Bizkaiko Nerbioi ibaiko ezkerraldean hainbat siderurgia-enpresa eraiki zen, enpresok 1901.ean batu egingo ziren eta "Altos Hornos de Vizcaya" ("Bizkaiko Labe Garaiak") enpresa sortuko zen. XX. mendearen hasieran "Altos Hornos de Vizcaya" Espainiako industriarik haundiena zen, espainiar siderurgia-sektoreko enpresa hegemoniko eta aitzindaria izanez.

Euskal Herriaren industrializazio prozesu sakonak, Katalunia ezik, estatuko beste tokietan ez hain bizia edo nulua zena, Bizkaian eta Gipuzkoan bere meatzetako burdinaz altzairua egitea ekarri zuen, eta altzairuaz euskaldunek itsasontziak, bizikletak, armak, makinak eta trenbideak egin zituzten.

Siderurgia-industria XX. mendearen hasieran Nerbioi ibaiaren ezkerraldean (Bizkaia)Finantza-gaitasuna garatuz, bilbotarrek bereziki, ehundegiak, paper-lantegiak eta era guztietako enpresak finantzatuko zituzten bankoak antolatu zituzten, honek, berriz ere, Katalunia ezik estatuko gainontzeko lurraldeetan parekorik izango ez zuen burgesia industriala garatuz.

Nerbioi ibaiaren ezkerraldean zeuden bizkaitar meategi eta siderurgia-industrietan lan egiten zuten beharginek pairatu behar izan zuten esplotazio eta bizimodu latzengatik, beren artean, ideologi berri batek indarra hartuko zuen, sozialismoa. Langileak bizitza duina izateko eskubidea defendatuz. Ezkerraldean oraindik sozialismoa bertako biztanleriaren gehiengoaren ideologia dugu.

Herri xehearen hizkuntza bezala kontsideratuz, euskaraz arnegatzen zuten gaztelaniaturiko euskal burgesek "Altos Hornos de Vizcaya" zuzentzen zuten, eta langileen kontratazioarako gaztelaniaren ezagutza exijitzean, guneko euskal hiztuna zen biztanleria, lana ez aurkitzean, mantenu baten bila Ameriketara emigratzeko bultzatua sentitu zen; Euskal Herritik kanpoko milaka pertsona, ostera, industria honetara lan egitera etorri zen, Bizkaiko eskualde asko deseuskaldunduz. Honek hastapeneko abertzaletasuna industrializazio hasiberriarekin oso beligerantea izatea ekarriko zuen, euskaldunak espainiartzeko eta, honela, euskal populua desagertarazteko arietea bezala kontsideratuz.

Barakaldon, gaur egun ezkerraldeko hiririk garrantzitsuena dena, espainiera eguneroko hizkuntza den bitartean, XIX. mendeko garai batean ezin izan zuen Bizkaiko Juntetxera ordezkaririk bidali, non espainieraz hitz egiten jakitea baldintza zen, bertan espainieraz inork ez zekielako hitz egiten. Industrializazio-prozesuak Bilbo, ezkerraldeko eta Bilbo inguruko udalerriko euskararen erabateko desagerpena ekarriko zuen. Egungo gaztelar hiztun den Bilbo haundiaren eta euskal hiztun den Bizkaiko ekialdearen arteko kontraste kulturala sortaraziz.

Hastapeneko abertzaletasuna ez zen bakarrik aurkakoa izan gaztelar hiztunak bakarrik kontratatzen zituen aurrera eramaten ari zen industrializazio-prozesuarekin, baita industrializaziotik sortu zen ideología sozialistarekin ere, antiklerikala, kanpotarra eta deserrotua zen ideologia kontsideratuz, Euskal Herri kanpotik etorritako jendeean artean sortzeagatik.

Euskal sozialismoa ere ez zen abertzaletasunari kritikak egiten atzean geldituko eta erlijio-integrista eta arrazista bezala salatu zuen. XX. mendeko euskal ideologia nagusien arteko antagonismo hau desagertu egingo zen elkarrekin bat egitean espainiar errepublika eta demokraziaren defentsan, eta matxinada faxistaren aurka.

Sozialismoa sortu eta gero komunismoa sortu zen. Ezkerreko ideologia bi hauek XX. mendean zehar euskal gizartea asko eragin zuten. Eragin honetatik abertzaletasuna ez zen isolatuta geldituko. Hasierako EAJren zatiketa ezberdinetatik, pasan mendean, ezker abertzaleko alderdiak sortuko ziren, etorkizunean ezker abertzalea izango zena, abertzaletasunean EAJren lehiakide nagusia.

Sozialismoa eta komunismoa ere ez ziren geratuko abertzale eraginetik kanpo eta Sabino Aranak sortutako Euskadi hitza eta ikurriña bereak egingo zituzten, eta baita euskal populuaren autodeterminazio eskubidea "Bizkaiko Zubi Esekia", gizon-emakume guztien ondareaere. Komunismoak oraindik autodeterminazio hau defendatzen jarraitzen duen bitartean; euskal sozialismoak, ostera, Espainian demokrazia berriz ezarritako geroko denboretan, ideologikoki aldatzera behartuta ikusiko zen Espainia mailako arrazoi politikoengatik, euskal autodeterminazioaren aurkako irmoa bilakatuz.

Euskal industria-prozesuaren ikurrik nabarmenetarikoa "Bizkaiko Zubi Esekia" dugu, bizkaitar kostaldeko Getxo eta Portugaleteko udalerriak lotzen dituena. 1893.ean munduko lehen transbordadorea bezala inauguratu zen. Alberto Palacio arkitektoak diseinatua, Unescok 2006.eko uztailak 13an "Gizon-Emakume Guztien Ondarea" deklaratu zuen.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Frankismoa