1990.eko urrian egin ziren hauteskunde autonomikoetan EAJk gehiengo erlatiboa lortu zuen, eta negoziazio prozesu zail batzuen ondoren, 1991.eko urtarrilean, Garaikoetxea (EA) eta Juan María Bandrés-ekin (EE) batera, bizitza zaila eta laburra izango zuen koalizio gobernu bat osotzea hitzartu zuten, "hiru alderdiko abertzalea" deitu zena hain zuzen. EAk zenbait udaletan autodeterminazio eta independentziaren aldeko aldarrikapenak egiteko erabakia hartu zuen, hau dela eta, gobernuaren barnean tirabirak sortu zirelarik; egoera guzti hau irailaren 16an amaitu zen EA gobernutik kanpo bota zutenean.

1992. urtean abertzale esparrutik Elkarri izeneko elkarrizketa eta akordiorako gizarte mugimendua jaio zen, honen xedea, elkarrizketaren bidez, euskal gatazkari irtenbide baketsua aurkitzen saiatzea.

1993. urtean, Julio Iglesias Zamora enpresaria bahitua izan zenetik aurrera, "Bakearen Aldeko Euskal Herriko Koordinakundea"-ko kideek ETAri bere ekintzekiko sentitzen zuten gaitsespena adierazteko begizta urdina jartzen hasi ziren, gaitzespen ikur hau ETAren aurka zeuden herritar askok ere eraman zuen. Beste koloreko begizta zeramaten HBko jarraitzaileek, kasu honetan berde kolorekoa, begizta urdina zeraman jende asko iraindu eta are jo zituzten.

Euskal alderdi ezberdinetako ordezkariek Ajuria-Eneako Ituna sinatzen1994.eko urriaren 23an egindako hauteskunde autonomikoetan, ostera are, EAJk garaile irten zuen, botuen ia %30a eta 22 eserleku lortu zituelarik. Ardantza, berriz ere, lehendakari berrautatua izan zen.

Urteak aurrera joan ahala, Ajuria-Eneako Ituna ETArekin bukatzeko tresna bezala porrot bat izan zela egiaztatu zen. Ez zen bakea lortu, ez HBk euskal gizartean zuen sostengua galtzea, ezta ere EAJk estatutua erabat garatzen lortzea.

EAJk gehiengoa lortu ez zuenez, bosgarren euskal gobernua osatzea oso neketsua izan zen. Bi hilez emandako negoziazioen ondoren, 1994.eko abenduaren 26an, EAJk, PSE-EEk eta EAk Ardantza buru zuen beste hiru alderdiko gobernu bat osatu zuten.

1996.eko martxoaren 3an, PSOEk, Espainiako Gobernurako hauteskundeak galtzen ditu, batez ere, bere agintaldian gertaturiko ustelelkeri eskandaluengatik. PPk gehiengo erlatiboz irabaztean, kataluniar (CiU), euskal (EAJ) eta kanariar (CC) nazionalistekin akordioetara heltzea bultzatuko zuen.

Euskal politika inflexio-puntu batera helduko zen Ermuko herri bizkaitarreko PPko zinegotzia zen Miguel Ángel Blancoren bahiketa eta geroagoko erahilketarekin. ETAk bahitu zuenean, askatzeko baldintza bezala espainiar gobernuak ETAko presoen sakabanaketarekin amaitzea, eta preso hauek Euskal Herriko espetxeetan berriz elkartzea ezartzen zuen. Estatu espainolak baldintza hauek beteko ez balitu, bahitua erahila izango litzateke. Erakunde armatuak jakin bazekien PPk eskaera hauek ezin zituela bete eta, 1997.eko uztailak 12an, ETAk emandako epea betetzean, Miguel Ángel Blanco erahila izan zen.

Erahilketa honek hainbesteko atsekabea eta amorrua sortu zituen, milioika pertsonak kalera irten zuela bakearen alde manifestatzeko, edozein ideologitakoak, bai PPkoak, PSOEkoak, euskal abertzaleak edota Izquierda Unidako federalistak. HBko jarraitzaileen jipoiketa eta lintxamendu ahalegin kasuak eman zirelarik. Erahilketa honek horrenbesteko ezinegona sortu zuen, baita HBko jarraitzaileen artean ere, laster ETA eta HBren gainbehera hasi zela.

1997.eko azaroaren 29an espainiar epaitegi gorenak HBko mahai nazionaleko kideei 7 urteetako gartzela zigorra ezartzen die, 20 hile geroago askatuak izango ziren.

PSE-EEk euskal parlamentariek, bere kargua hartzean, konstituzioa eta autonomia estatutuari men egin behar zietela proposatu zuten. EAJk eta EAk legebiltzarrean proposamen honen aurka bozkatu zutenez, 1998.eko ekainaren 30ean hiru alderdikoa apurtu zen. PSE-EEkoek bazekiten honen alde botatzea abertzale ideologiaren aurka zegoela, hauek ezin baitute espainiar konstituzioa onartu, honek Espainiako estatua osatzen duten populuek autodeterminazio Miguel Ángel Blancoren aldeko gaitzespen-manifestazioakeskubidea izan arte. PSE-EE koalizio gobernutik irtetearen arrazoia espainiar politikaren lidergoa PPri kendu nahian zetzan. PPk PSOEri Espainiar batasuna irmoki ez defendatzea egozten zion. Era honetan, PP, apurka-apurka espainiar iritzi publikoarentzat, borroka antiterroristaren erreferente eta ETAko biktimen defendatzaile bakar bezala irudikatzen ari zen. Eusko Jaurlaritzan PSE-EEren iraunkortasuna, beraz, eutsiezina bilakatzen ari zen, eta PSOEko zuzendaritza zentralak derrigortuta, estatu mailan zegoeneko galdurik zeukaten boto gehiago ez galtzeko, hiru alderdikotik irteteko neurria hartu zuen. Rosa Díez bezalako Eusko Jaurlaritzako kontseilari sozialistek ez zuten erabaki hau ongi hartu, kontseilari honek, adibidez, "Euskadirentzat txarra zela" esan baitzuen.

Estatu mailan aitzindaritza berreskuratzeko murgilduta zegoen PSOEko zuzendaritza zentralak, PSE-EE hiru alderdikotik irteteko derrigortzean, EAJk HBrekin elkarrizketak hastera behartu zuen. EAJk euskal erakundeei egonkortasuna eman nahi zien, eta baita euskal politikan aukera berriak jorratzea ere, Gernikako estatutuaren bidea guztiz gelditurik baitzegoen. Kontuan izan behar dugu, aurrerantzeko espainiar gobernuak 20 urteetan zehar ez zutela nahi izan estatutua guztiz garatzea, artean 37 eskumen transferitzea faltatzen baitziren, hauetariko asko estatutuaren garrantzitsuenak. EAJk HBrekin elkarrizketan jardutea posible zen, HB EAJrentzat, zegoeneko, ez baitzen arrisku bat. EAJk EA sortu zen zatiketarekin galdu zituen milaka boto berreskuratuak zituen zegoeneko eta HB ahuldua zegoen, 80. hamarkadan euskal politikan izan zuen nagusitasuna galdurik zuen.

1998.eko uztailaren 15ean Garzón epaileak banda armatuarekin ustezko kolaborazioa egotziz, "Egin" egunkaria eta "Egin Irratia" (HBren ideologiakoak) ixten ditu. Hau ordezkatzeko, oso azkar, egunkari berri bat plazaratuko zen "Euskal Herriko Egunkaria Gara" , "Gara" izenarekin gehiago ezagutzen dena.

1998.eko uztailaren 29an, prozesu luze baten ondoren, Epaitegi Gorenak GAL erakunde armatuak Segundo Marey bahitzeagatik, José Barrionuevo (aldi sozialistako barne ministroa), Rafael Vera (segurtasunerako estatuko zuzendaria) eta Sancristóbal-i (Bizkaiko gobernadore zibila) hamar urteko gartzela-zigorrak ezarri zizkieten. Beste bederatzi akusatuei ere gartzela-zigorrak ezarri zizkieten. Irailean guztiak gartzelaratuak izan ziren. Hiru hilabete geroago Vera eta Barrionuevo gobernuaren indultu partzial bati esker gartzelatik kanpo atera ziren. Indultu honek eztabaida haundia sortarazi zuen, zigorrak betetzerakoan espainiar demokraziarako ez omen ziren berdinak gerra zikinako erruztatuak (Batallón Vasco-Español eta GALek bere gain hartutako krimen gehienak zigorrik gabe geratu dira) ala ETAko presoak.

1998.eko irailaren hasieran HBren irudi berria aurkeztu zen, Euskal Herritarrok deitu zen, honen diskurtsoa itxuraz politikoagoa eta ETArekiko menpekotasun gutxiagoarekin, Miguel Ángel Blanco-ren erahilketatik gainbeheran zegoen HB baten irudi hondatua garbitzeko ahaleginetan. Norabide aldaketa honekin HBk bidean galdu zituen jarraitzaile asko berreskuratu zituen zeren, azkenean, alderdi honek politika egitera zihoala ematen zuen, ETArekiko menpekotasuna alde batera utziz.

Felipe González, espainiar presidente ohia, Vera eta Barrionuevori bere sostengua ematen gartzelara sartzera zihoazeneanIrailaren 12an EAJ eta HBren arteko elkarrizketen ondorioa Lizarra-Garazi (29) ekarri zuen, akordio honetan ere EA, Izquierda Unida eta beste erakunde sozial eta sindikalak parte hartu zuten. Akordio honen xedea bakea eta, euskal gatazka konpontzeko, biolentziarik gabeko egoeran, indar politiko guztien arteko elkarrizketa erraztea zen.

(29) Lizarran 1931. urtean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroaz osatutako Euskal Estatuaren autonomia estatutua garatzen hasi zen, hau ez zen abian ipiniko alderdi politiko guztien artean ez zirelako ados ipintzen Euskal Estatuak Vatikanoarekin izango zuen erlazioaz.

Garazi, Donibane Garaziren kontrakzioa dugu, Nafarroa Beherearen hiriburua.

Akordio honi esker, ETAk baldintza eta mugarik gabeko su-etena aldarrikatu zuen, biolentziaren amaieraren itxaropen haundia sortaraziz. Akordio hau ez zuten bat ere atsegin ez PPk ezta PSOEk ere, hasieratik guztiz aurka zeudela argi utzi zuten, ideologia-mugimendu berri bat sortuz, konstituzionalismoa.

Konstituzionalismoa egungo erakunde-egituraren onarpenean oinarritzen da, hots, espainiar esparru konstituzionalaren barnean Euskadi eta Nafarroa bi entitate politiko ezberdinak bezala mantentzea. Bere ideologia-zutaberik garrantzitsuena burujabetza ez datzala euskal populuarengan, baizik eta espainiar populuarengan, zeinaren baitan euskaldunak dauden. Hortaz, euskaldunek ez daukate beren etorkizuna erabakitzeko eskubiderik, baizik eta espainiar populuak, bere osotasunean, erabaki behar du bere etorkizuna.

1998.eko apirilean, Ardantzak hamalau urtetan zehar lehendakari izan eta gero, 1998.eko udazkenean egingo ziren hurrengoko hauteskundeetan ez zuela parte hartuko jakitera eman zuen. Kandidatura jeltzale berria garai horretan lehendakariordea zen Juan Jose Ibarretxeri zegokiolarik. Urriaren 25ean egindako hauteskunde autonomikoetan, EAJk kasu honetan ere, ez zuen bakarrik gobernatzeko gehiengo nahikoa lortu, gobernu berria osatzeko itunetara heltzera behartuz. Hilabeteak eraman zituen negoziazioen ondoren, EAJk (21 eserleku) eta EAk (6 eserleku) koalizio gobernu bat adostu eta Ibarretxeri, bere inbestiduran, baietza eman zioten. EHk ere, koalizioaren barnean ez egon arren, bere 14 diputatuen babesa eman zion.

Lizarrako Akordioaren sinatzaileakIbarretxe lehendakaritzara ETAk aurreko irailean su-etena aldarrikatzeko erabakiarekin, eta alderdi abertzale (EAJ, EA eta EH) eta Izquierda Unida-k hilabete horretan sinatutako Lizarra-Garazi akordioaren onarpenarekin heldu zen. Akordio honen bitartez, alderdiok modu baketsuan eta erakunde demokratikoen bitartez, Euskal Herriaren eraikuntza nazionala hastea nahi zuten, hots, aukera "subiranista". IU ezik, espainiar federalistak izanda, abertzaleekin ideologikoki bakarrik euskaldunek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea partekatzen baitzuten.

1999.eko abenduaren 3an ETAk su-etena apurtzean biolentzia erabiltzera itzuli zen. Lehendakariak, orduan, EHri biolentziatik aldentzeko eskatu zion, bitartean EHrekin zuen parlamentu-akordioa etenda utzi zuen. Azkenean, ETAk Fernando Buesa sozialista eta bere eskolta erahil zituenean Lehendakariak EHrekin egindako ituna apurtu zuen.

ETAk su-etenaren apurketaren errudunak EAJ eta EA zirela esan zuen, alderdiok benetako egitasmo subiranista baten alde ez omen zuten pauso ausartik ematen eta. EAJk eta EAk, bestalde, errudun bakarra ETA zela adierazi zuten, ETAk herrialde batasuna inposatu nahi omen zuen eta eurak, alderantziz, euskal herrialdeen bateratze askearen alde daude. EAJk eta EAk ere, PPri inmobilista izan zela eta ETAren su-etena hasiera-hasieratik boikoteatu nahi izana egotzi zioten.

Ekainean, Durangoko Partido Popular (PP)-eko zinegotzia zen Jesús María Pedrosa-ren erahilketaren ondoren, EAJk EHrekin zuen udal-akordioak apurtzen hasi zen, prozesu hau hilabeteak eman zituen. Atentatu bat bestearen atzean gertatzen ari zen bitartean (2000. urtean 23 hildako) PP eta PSOEren kritikak EAJri eta EAri geroz eta haundiagoak ziren, azken hauek ez baitzuten Lizarra-Garaziko akordioa formalki apurtzen. Zenbait abertzale buruzagik, ETAk armak ostera ere hartu zuenez, akordio hau "hilda" zegoela adierazi zuen.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> 2000 -2010 ibilbide politikoa