Erromatarrek Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko ipar-mendebaldea Vasconia (Baskonia) izenarekin deitu zuten eta bere biztanleei vascones (baskoiak) terminoarekin, azken hitz honetatik dator egungo gaztelaniazko vasco hitza (euskalduna). Antzina latindar hizkuntzetan Vasconia terminoa erabiltzen zen Euskal Herria deitzeko. Euskal Herriko Dukerria franko karolinjioek konkistatu zutenean, Iruñeko euskaldunak, Ebroko erriberako euskal-musulmanen laguntzarekin, independentzia hartzea lortuko zuten Iruñeko Erresuma sortuz, geroago, Iruñea-Naiarako Erresuma bezala ezagutua izango zena. Erresuma honek euskaldunek populaturiko lurralde guztietan zehar zabaltzen amaituko zuen. Iruñea-Naiarako Erresumak, azkenean, Nafarroako Erresumaren izena hartuko zuen. Nafarroa Erdi Aroko Nabarra euskal toponimotik dator "mendietatik hurbil dagoen lautada haundia" esan nahi duena.

Nafarroako banderaNafarren jatorrizko hizkuntza, hortaz, euskara izan zen, arrazoi honengatik Antso VI.a Jakitunak 1167. urtean euskal hizkuntza "lingua navarrorum" (nafarren hizkuntza) bezala izendatu zuen bere eskuizkribu batean. Hala ere, nafarrek aurrera eramandako Nafarroako hegoaldeko antzinako lurralde baskoien konkistak, aurrerago, arabiar konkistarekin, Zaragozatik gobernaturiko Andalustar Goiko Markaren barnean eta, geroago, Zaragozako Hajiberriaren barnean geratuko zirenak, erresumari kultura berri bat gehituko zion, aragoiarra.

Gaztelaren botere politiko, ekonomiko eta, hortaz, kulturala dela eta, aragoiar hizkuntza XIII. mendetik aurrera gaztelaniak xurgatuko zuen, honen ondorioz, Nafarroako hegoaldeko muturrean, gaztelania aragoiar azentuarekin hitz egingo zen, garai aurrerromatarretatik gune honetan mintzatutako euskal hizkuntzarekin elebitasunean. Espainiar menpean, Nafarroako 1512.eko konkistatik aurrera, gaztelar hizkuntza Nafarroako erdialderantz eta iparralderantz zabaltzen hasiko zen eta lingua navarrorum-a desagertzen, hau dela eta, bakarrik nafar biztanleriaren %9,6ak daki euskaraz hitz egiten, %9,8ak ulertzen du baina ez du hitz egiten eta biztanleriaren %80,6a gaztelar elebakarra da (1996.eko datuak).

1975.ean Franco jenerala hiltzean, Espainian demokraziaranzko trantsizio-prozesua hasi zen. Euskal alderdi batzuen artean (EAJ, PSE-PSOE, ESEI, EAE, EPK eta Euskal Demokrazia Kristaua) 1977.eko ekainak 15ean Espainiako parlamenturako aukeratuko ziren parlamentari eta senadoreak Euskal Herriko autonomia estatutua idatziko zutela erabaki zuten.

48 urte igaro eta gero Espainian egingo ziren lehen hauteskunde orokorretan ezker abertzalea bere osotasunean ez aurkezteak, euskal lau herrialdeentzat autonomia komun baten aldekoa zen Nafarroako PSE-PSOE Nafarroan 1903.ean nafar karlistek eraikitako Iruñeko Foruen Monumentuagutxiengoan geratzea ekarriko zuen,   autonomia bateratuaren aurka   zegoen   UCD-rekiko   (zentro-eskuin espainolista), azken alderdi honen helburua, EAJk erdietsiriko bozkak ikusita, zeintzuek lau herriadeetako autonomia bateratu bateko gobernua emango zien, probintzia bakarreko nafar foru-autonomia osatzea baitzen. Nafarroako UCDk 3 diputatu lortu zituen   (75.036 bozka - %29,03a); PSE-PSEk, berriz, 2 diputatu   (54.720 bozka - %21,17a).

UCDren jarrera, Nafarroako beste gehiengodun ideologietan existitzen ez zena, autonomia bakar batean Euskal Herriaren bateratze politikoaren xedea abertzaletasunaren berezko zerbait bezala jotzeak, nahiz eta helburu hau ere, garai haietan, Nafarroako ezkerreko alderdi ez-abertzale guztiak izan, nabarrismoari ateak irekiko zion (28).

(28) Historikoki nafarra dena errealitate ezberdina izan dela euskalduna denarekiko orain dela gutxiko postulatu politikoa da. Demokraziarako trantsizioan eman zen, Nafarroako Foru Erkidegoak beste penintsulako euskal herriadeekiko berezko nortasun ezberdina edukitzeko eta nortasun berri hau irmotzeko. Historikoki nafarrak euskaldunak kontsideratu ez ezik Nafarroa Euskal Herriaren seaska ere kontsideratu izan baita, vasco (euskalduna) latindar hitza aurrerromatar Erromaren inperio garaian (K.o. I mendea) baskoien jurisdikzioaren barnean zeuden lurraldeak. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazungaraietatik Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko ipar-mendebaldean bizi zen tribuaren izenetik dator eta, vascones.

Postulatu politiko honen berritasuna baita Iruñeko Nafarroako Foru Gobernuaren egoitza den Nafarroako Jauregiaren aurrean ere ikus dezakegu, non Foruen Monumentua dagoen. Monumentu hau Manuel Martinez Ubago eta Lizarraga artistarena da, eta 1903.ean eraikia izan zen. Bere eraikuntza, herri-harpidetzaren bitartez egina, nafar foru erregimenaren alde eta, German Gamazo, ogasun ministroaren nafar foruak abolitzeko nahiaren aurka protestatzeko egin zen. Ministro honek, Nafarroaren berezitasunak kontuan hartu gabe, nafar zerga-ematea beste espainiar probintziekin parekatu nahi zuen eta. Kontraforu hau "Gamazada" bezala ezagutua izan da.

Monumentu honek bere goialdean Nafarroa irudikatzen duen brontzezko andere haundia dauka, honen eskuineko eskuan armarriaren kateak, eta ezkerrekoan, berriz, foru-legea..

Behealdean brontzezko bost plaza dauka, espainieraz eta euskaraz idatziak, nafarren eskubideak, askatasunak eta historiari buruzko testu alegorikoekin. Euskaraz idatziriko plaka batean honako hau irakur dezakegu:

“Gu gaurko euskaldunok, gure aitasoen illezkorren oroipenean, 1903.ean nafar karlistek eraikitako Iruñeko Foruen Monumentuaren plaketariko batbildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko”

Beste plaka batean, kasu honetan iberiar karakterez idatzita, era honetan, inoiz menperatu izan ez den aurrerromatar populua izatearen euskaldunen harrotasuna irudikatuz, honako hau esaten da:

“guk, euskaldunok, ez dugunok beste jaunarik Jainkoa besterik, atzerritarrari ostatu gozoa eman ohi diogu, baina ez dugu bere uztarria jasan nahi. Entzun ezazue ongi, gure seme-alabok”

Nafarroako eskuin espainolistak Hego Euskal Herria bi erkidego autonomoetan zatikatzeko bidea hasita, 1978.eko urrian, Partido Socialista de Euskadi bide hori jarraituz bitan zatikatuko da, eta Partido Socialista de Navarra (PSN-PSOE) sortuko zen; hortik aurrera, Partido Socialista de Euskadi-k (PSE-PSOE) bakarrik mendebaldeko hiru euskal herrialdeetan egingo du lan. Honekin eremu guztietan zatikatzeen prozesu luzea hasiko zen, adibidez, Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuak ez zuen izango mendebaldeko euskal herrialdeetatik banaturiko nafar konfederazio propio bat 2004. urtera arte.

Negoziazio asko egin eta gero, Nafarroako parlamentuaren emaitzei zain egon zen ea azkenean Nafarroa, beste euskal herrialdeekin batera, autonomia bateratu baten barnean egongo bazen jakiteko. Espainiar konstituzioaren idazketan laugarren xedapen iragankorra gehituko zen, zeinaren bitartez, Nafarroako parlamentuak nahiko balu, erreferenduma egiteko aukera izango zuen, nafarrek, beste euskaldunekin batera, autononomia bateratu batean sartzea nahi bazuten erabakitzeko. UCD-ko kide batzuk laugarren xedapen iragankorrarekin guztiz aurka agertu ziren, abertzaleei emandako lagapena bezala kontsideratuz, honela, alderdi berri bat sortu zuten, Unión del Pueblo Navarro (UPN), ideologia nabarristari hasiera emanez. Nabarrismoaren adierazgarririk nabarmenenak honako hauek dira: Euskal Herriaren bateratzearen guztiz aurka egotea, xede politiko abertzale bat bezala kontsideratzen dutelako, nafar foraltasunaren defentsa eta espainiartasun sentimentu sakona.

Partido Socialista de Navarra jaioberriaren norabide aldaketarekin, artean beste euskal herrialdeetatik banatutako Nafarroa baten alde agertzen zena, nahiz eta ezker abertzalea 1979.eko apirilak 3an egin ziren nafar parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu eta 9 diputatu lortu, nafar diputatuen gehiengoak euskal erakunde aurreautonomikoan (Euskal Kontseilu Orokorra) ez parte hartzeko erabakia hartu zuen, ez eta etorkizunean egongo zen euskal autonomian.

Era honetan, Iruñean hiriburu izango zukeen Euskal Herriko erkidegoa ezinezkoa bilakatu zen, bi autonomia-estatutu sortuz: alde batetik Gernikakoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoak bateratzen zituena; eta, bestaldetik, Nafar Foru Hobenkuntzarena, bakar-bakarrik nafar herrialdearentzat. Hemendik aurrera, Nafarroa, euskal tribu guztien aitzindaritzaren bitartez Pirinioko alde bietara zabaldu zen franko-bisigotiar garaiko Euskal Herriaren sortzailea izan zena, legalki Euskal Herritik kanpo egotearen paradoxa Jaime Ignacio del Burgo Tajadura, Nafarroako Foru Aldundiaren presidenteahistorikoa emango zen. Burgosko probintzia, Gaztelaren seaska izan zena, Gaztelatik kanpo egongo balitz bezala.

Bi erkidegotan Euskal Herriaren zatiketa legalaren ondorioetariko bat, gaur egun, Gasteiz, mendebaldeko euskaldunen hiriburua, legez Euskal Herriko Erkidego Autonomoaren hiriburu ofizial bezala ez kontsideratzea, bakarrik hiriburu administratibo bezala, non arabarren, bizkaitarren eta gipuzkoarren erakunde komunak dauden; Euskal Herriko hiriburuaren ofizialtasuna bakarrik Iruñea izan dezakela kontsideratzen baita, baskoien hiriburu historikoa izan zena eta, geroago, Nafarroako Erresumarena.

1979.eko urriak 25ean, erreferendun batez, Gernikako Estatutua (Nafarroa sartzeko atea irekita uzten zuena) mendebaldeko euskal biztanleriaren gehiengo batek onartu zuen bitartean; Nafarroan bere autogobernua onartzeko ez zen erreferendum batik egon. Honela, nafar gizartean beste hegoaldeko euskal herrialdeekin entitate politiko berean baturik egoteko zegoen eztabaida eragozteko asmotan. Nafar autogobernua, beraz, Nafar Foru Hobekuntzarako legearen bitartez Francoren denboran zegoeneko existitzen zen Nafar Aldundiaren konpetentzien gehikuntzatik sortuko zen.

Nahiz eta Euskadi 30 urteetan zehar gobernatu duten gobernu abertzaleek ustelkeria kasu gutxi izan duten, eta gobernu hauek kaltetu gabe; Nafarroan, aldiz, Nafarroako gobernu konstituzionalistek, hasieratik, ustelkeria kasuetan murgilduta ikusi izan ziren, presidenteen kargugabetzea edo dimisioa, eta are Nafarroako presidente ohi baten espetxeratzea ekarriko zutenak.

1979.eko apirilaren 3an Nafarroako parlamenturako lehen hauteskundeak egin ziren, emaitzak honakoak izan zirelarik:

UCD, 20 eserleku (68.040 bozka); PSN-PSOE, 15 (48.289); UPN, 13 (40.764); HB, 9 (28.244); Agrupaciones Electorales de Merindades, 7 (17.282); Nacionalistas Vascos, 3 (12.845); Partido Carlista, 1 (12.165); Unión Navarra de Izquierdas, 1 (7.419); eta Agrupación Electoral Independientes Forales Navarros, 1 (3.729)

Juan Manuel Artza Muñazuri, Nafarroako Foru Aldundiaren presidentea1979.eko apirilaren 19an gehien bozkatua izan zen Unión de Centro Democrático-ko (UCD) Jaime Ignacio del Burgo Tajadura (egun Nafarroako Partido Popularreko kidea da), Nafarroako Foru Aldundiaren presidentea izendatua izango zen. Urte bat geroago, 1980.eko apirilean, presidente bezala kargutik kendua izan zen, bere korporaziokideek foru-administrazioko fondoak bidegabe erabiltzen zituela leporatuz.

1980.eko apirilak 14an foru-parlamentuak bere dimisioa eskatzea erabaki zuen, baina del Burgok ez zuen onartu eta, urte bereko apirilaren 28an, Aldundiak bere kargugabetzea erabaki zuen. Del Burgok Iruñeko Lurralde Entzutegian helegitea aurkeztu zuen, 1981.eko ekainaren 26an Entzutegiak Aldundiaren alde erabakiz. Kargugabetutako presidenteak, orduan, Epaitegi Gorenean helegitea aurkeztu zuen. 1983.eko azaroan Gorenak del Burgoren alde erabaki eta Entzutegiaren erabakia baliogabetu zuen. Justizia-Epaitegiek bere kargugabetzea baliogabetu zutenean, bere presidente kargua berriz hartuko zuen 1984.eko urtarrilaren 14tik maiatzaren 4ra arte.

1980.ean, Aldundiak Jaime Ignacio del Burgoren kargugabetzea onartzean, Juan Manuel Artza Muñazurik Aldundiaren bitarteko presidentetzaren kargua hartuko zuen. Urte bereko irailaren 29an, UCDk proposatuta, Aldundiaren presidentea izateko hautatua izango zen. Bere agintaldian zehar, 1980 eta 1982 urteren bitartean, Estatuarekin Nafarroako Foru Erregimenaren Hobetze eta Berrintegrazioaren Ituna negoziatuko zuen Nafarroako komisioaren buru izan zen, 1982.eko abuztuaren 16an Lege Organikoz onartuta izango zena. Era honetan, Nafarroak bere autogobernua ez zuen berretsiko, Euskadin gertatu ez zen bezala. 1984.eko urtarrilaren 15ean, Aldundiaren presidente bezala Jaime Ignacio del Burgo birjarri eta gero, 1984.era arte bere aurreko presidente ordeko postua hartuko zuen.

Gabriel Urralburu Tainta, Nafarroako Foru Gobernuaren presidentea1983.eko maiatzaren 8an egin ziren Nafarroako parlamenturako hauteskundeetan Gabriel Urralburu Tainta izan zen PSNren zerrendaren buru eta presidentegaia, alderdi hau bozkatuena izateari esker Nafarroako presidentetza hartuz: PSN-PSOE, 20 eserleku (94.737 bozka); UPN, 13 (62.072); Coalición AP-PDP-UL, 8 (37.554); HB, 6 (28.055); eta EAJ, 3 (18.161).

1987.eko ekainaren 10ean foru-hauteskundeak egin ziren, honako emaitzak izan zutelarik: PSN-PSOE, 15 eserleku (78.338 bozka); UPN, 14 (69.311); HB, 7 (38.111); CDS, 4 (20.978); Eusko Alkartasuna, 4 (19.821); Unión Demócrata Foral, 3 (17.648); AP, 2 (11.903); eta Euskadiko Ezkerra, 1 (9.614); emaitzon ondorioz Gabriel Urralburu, berriz ere, nafar foru-presidentea izango zen.

1991.eko maiatzaren 26an egin ziren Nafarroako parlamenturako hauteskundeetan UPN zerrendarik bozkatuena izango zen, honen inguruan bozka konstituzionalista guztia bateratu baitzen: UPN, 20 eserleku (96.005 bozka); PSN-PSOE, 19 (91.645); HB, 6 (30.762); Eusko Alkartasuna, 3 (15.170); eta IUN-NEB, 2 (11.167). Juan Cruz Alli Aranguren UPNko zerrendaren buru izan zen, eta hurrengoko Nafarroako presidentea.

1994. urtean Diario 16 egunkariak Gabriel Urralburu nafar presidente ohiaren legez kontrako aberastea jakitera eman zen, berak ustelkeria salaketa hauek hasieran ukatu egin zituen, baina PSN-PSOEko idazkari nagusia bezala, berriz ere, hautatua izateari uko egitera derrigortuko zion, Nafarroako foru-parlamentuaren presidentea eta PSN-PSOEko idazkari nagusi ordea zen Javier Otano Cidek ordezkatuz. 1998.ean Urralbururi 11 urteko gartzela-zigorra ezarri zioten eta 780 milioi pezetako isuna ordaindu behar izango zuen (600 funtzionario-eroskeriagatik eta 180 iruzurragatik).

Juan Cruz Alli Aranguren, Nafarroako Foru Gobernuaren presidentea1995.eko martxoan, Allik UPNkin zituen tirabirengatik alderdia utzi eta Convergencia de Demócratas Navarros-en (CDN) hauteskunde-zerrendaren buru izateko erabakia hartu zuen, bere dimisioa aurkeztu eta funtziotan jarraitu zuen Presidente berriak kargua hartu arte.

1995.eko maiatzak 28an egin ziren Nafarroako parlamenturako hauteskundeetan Javier Otano PSNko zerrendaren buru izango zen, emaitzak honako hauek izan zirelarik: UPN, 17 eserleku (91.163 bozka); PSN-PSOE, 11 (62.021); CDN, 10 (55.153); IUN-NEB, 5 (27.773); HB, 5 (27.404) eta Eusko Alkartasuna 2 (13.568).

Otano Nafarroako Gobernurako presidentegaia bezala izendatua, PSN, CDN eta EAren bozkekin presidente aukeratua izan zen. 1995.eko uztailan Nafarroako Gobernuko presidentearen kargua hartu zuen. Otano 1996.eko ekainera arte presidentea izan zen, une honetan, dimititu beharra izan zuen PSNren ustelkeria eskandaluek eta Urralburu presidentea izan zen epeak bultzatuta. Otano "Urralburu Kasua"-gatik epaitua izan zen, delitua preskribatua zegoenez, absolbitu egin zuten. Epaiketan nafar presidente ohiak dirua bere izenean zegoen Suitzako kontu batean egotearen arrazoia "Urralburuk esan ziolako alderdiaren etorkizuneko beharretarako erreserbatutako dirua zelako" adierazi zuen.

Otanoren agintaldian Euskadi eta Nafarroaren arteko lankidetzarako organoa aurrera eraman zen, bi erkidegoentzat interesgarriak ziren gai ezberdinak bildu zituena. Organo hau Gasteiz eta Iruñeko parlamentuek gehiengoz onartu zuten. UPN alderdi bakarra izan zen hitzarmen honen aurka egin zuena, Euskadi eta Nafarroaren arteko batasunaren hasiera zela adierazi baitzuen eta luzarora Nafarroaren desagerpena ekarriko zuela Euskadirekiko erkidego desberdina bezala.

Javier Otano Cid, Nafarroako Foru Gobernuaren presidenteaAurreko gobernua desegin eta gero, 1996.eko irailaren 18an, UPNko (diputatu gehien zeukan indar politikoa) Miguel Sanz Sesma, Nafarroako Gobernuko presidentea izatera pasatuko zen, gobernuan aurrera eraman zuen lehen ekintza Euskadi eta Nafarroaren arteko lankidetzarako organoa bertan behera uztea.

1999.eko ekainaren 13an egin ziren hauteskundeetan UPNk 22 eserleku lortu zituen (125.497 bozka); PSN-PSOE, 11 (61.531); EH, 8 (47.271); IUN-NEB, 3 (20.879); CDN, 3 (20.821); eta Eusko Alkartasuna - EAJ, 3 (16.512). Miguel Sanz, berriz ere, Nafarroako Gobernuko presidentea izango zen.

2003.eko maiatzak 28an ostera ere Nafarroako parlamenturako hauteskundeak egin ziren, hauetan UPNk 23 eserleku lortu zituen (126.725 bozka); PSN-PSOE, 11 (64.663); IUN-NEB, 4 (26.834); Aralar (ETAren borroka armatuaren aurka egoteagatik ezker abertzalearen zatiketatik sortutako alderdia), 4 (23.697); CDN, 4 (23.437); eta Eusko Alkartasuna - EAJ, 4 (22.727). Hauteskunde hauetan ezker abertzaleak ezin izango zuen parte hartu ilegalizatua baitzegoen eta bozka nulua eskatuko zuen. Bozka nuluak Nafarroan 21.296 izan ziren, 3 diputaturen baliokideak (bozka nuluetatik hauteskunde guztietan gutxi gora-behera errepikatzen diren nuluen ehunekoa kenduta). Emaitzak ikusita UPNk eta CDNk Miguel Sanz buru zuen koalizio-gobernu bat osatuko zuten.

2007.eko maiatzak 27an egin ziren hauteskundeetan ETAren existentziaren aurka zeuden abertzaleak alderdi bakar batean elkartuko ziren, Nafarroa Bai, hauteskundeetan bigarren indarra bilakatuz: UPN-PP, 22 eserleku (138.031 bozka); Nafarroa Bai, 12 (77.625); PSN-PSOE, 12 Miguel Sanz Sesma, Nafarroako Foru Gobernuaren presidentea(73.135); CDN, 2 (14.259) eta IUN-NEB, 2 (14.244). Ezker abertzaleak EAEko zerrendarentzat eskatuko zuen bozka, alderdi hau Batasunaren jarraitzailea bezala jotzean eta, hortaz, legez kanpokoa, zerrenda honi emandako bozkak nuluak bezala jo ziren. Bozka nuluak Nafarroan 18.096 izan ziren, 2 eserlekuren baliokideak izango zirenak (bozka nuluetatik hauteskunde guztietan gutxi gora-behera errepikatzen diren nuluen ehunekoa kenduta).

Hauteskundeak egin eta gero, UPN-PP eta CDNren arteko koalizioak erabateko gehiengoa ez zuenez, Nafarroa Bai, PSN-PSOE eta IUN-NEBren arteko koalizio-gobernu bat ituntzen da, honen bitartez, PSN-PSOEko Fernando Puras Nafarroako presidentea izango zen. Hala eta guztiz ere, PSOEko zuzendaritza koalizio-gobernu honen aurka jarri zen eta PSNri Nafarroako parlamentuan abstenitzera derrigortuko zion, honela, UPN-PPk eta CDNk Nafarroa gutxiengoan gobernatzeko aukera izango zuten, eta Miguel Sanz, ostera ere, Nafarroako presidentea izango zen.

PSOEko zuzendaritzak, alderdi sozialdemokrata izanda, Nafarroan ezkerreko gobernu bat osatzearen aurka egitea eta bere abstentzioarekin zentro-eskuineko gobernu bati bere sostengua ematearen arrazoia, Nafarroa Bai bezalako alderdi abertzale batekin elkarturik Nafarroan gobernatzean, PSOEk espainiar iritzi publikoan izango zuen irudian zetzan. PSOEk, koalizio hau lortzeko, Euskal Herriaren bateratze politikoa ahalbidetzeko abertzaleei lagapen baten bat emango zuela interpreta baitzezakeen, honek PSOEk Espainia mailan bozkak galtzea ekarriz, PPk espainiar iritzi publikoan beti zabaldu baitu Euskadi eta Nafarroa erkidego baten bateratzeko edozein politika, Espainia "apurtu" nahi duten abertzaleei lagapena ematea dela, bi erkidegotan (Euskadi eta Nafarroa) Euskal Herriaren zatikatze politikoaren defentsa estatu-gai baten bilakatuz.

2011.eko maiatzaren 22ko foru-hauteskundeetarako UPN eta PP banaturik aurkeztu ziren. Eusko Alkartasuna Nafarroa Bai koaliziotik irtengo zuen, azken hau Nafarroa Bai 2011 deitzera pasatuz (independenteak + Aralar + EAJ). EA hauteskundeetara Alternatiba eta ezker abertzaleko independenteekin batera aurkeztuko zen Bildu koalizioaren Yolanda Barcina Angulo, Nafarroako Foru Gobernuaren presidenteabitartez. Ezker abertzale tradizionalak ematen ari zen pausuak bakarrik bide politiko eta demokratikoetarantz eta politika hauek luzaroan izango zuten ibilidearekiko Aralarrek zituen zalantzak ez zuten ahalbidetu ezker abertzale tradizionala, Aralar, EA eta Alternatiba hauteskunde hauetarako koalizio batean elkartzea. Zalantza hauei Aralarri egindako EAJko presioak batuko ziren, azken hauek ez baitzuten nahi ezker abertzalearekin batera, bere etsai politiko nagusiena zena, Nafarroako hauteskundeetara aurkeztea. Batzarre ere Nafarroa Baitik irtengo zuen koalizio honetan ezkerreko ideologia baino abertzaletasuna nagusiagoa zela adieraziz, IUN-NEBrekin Izquierda-Ezkerra izendun koalizio baten elkartuz. Hauteskundeetako emaitzak honako hauek izan ziren: UPN, 19 eserleku (111.474 bozka); PSN-PSOE, 9 (51.238); Nafarroa Bai 2011, 8 (49.827); Bildu, 7 (42.916); Partido Popular, 4 (23.551); eta Izquierda-Ezkerra, 3 (18.457).

Emaitzen aurrean UPN, zeinak Partido Popularrak lorturiko diputatuekin batuta ere ezin zuen erabateko gehiengoa lortu, PSNrekin negoziaketak hastera behartuta ikusiko zen. PSNk, kasu honetan, ez zuen ezkerreko koalizio alternatiborik planteatu Bildurekin ituna egin behar baitzuen eta koalizio honen ezker abertzaleko kide independenteak zegoeneko ETArekin erlazionatzen ziren. UPN eta PSN-PSOEren arteko negoziazioetatik, alderdi bien artean, koalizio-gobernu bat sortuko zen UPNko Yolanda Barcina Nafarroako presidentea bezala. Koalizio-gobernu honek existentzia laburra izan zuen. Yolanda Barcinak 2012.eko ekainaren 14an, Roberto Jiménez Nafarroako presidente ordearen konfiantza galtzean, zeina aldi berean PSN-PSOEko idazkari nagusia zen, gobernutik kanporatu zuen, hortaz, automatikoki koalizio-gobernua apurtuta geratu zen eta UPNk, ordutik aurrera, bakarrik eta gutxiengo parlamentarioan gobernatuko zuen.

Nafarroako Foru Erkidegoak, arestian esan dugunez, Espainiako demokraziaranzko trantsizioan herrialde bakarreko autonomi erkidegoa osatu zuen, penintsulako beste euskal herrialdeetatik banatuta, erkidegoan Iruñean hiriburua zuen Nafarroa Garaiko biztanleak bateratuz. Iruñean Nafarroako Foru Gobernuaren Presidentea dago, halaber Nafarroako Parlamentua eta erkidegoaren erakunde guztiak. Euskadiri buruzko informazioa Euskal Herriari buruzko informazioa Euskadiri buruzko informazioa Nafarroari buruzko informazioa Iparraldeari buruzko informazioa Euskal Herriari buruzko informazioa Nafarroari buruzko informazioa Iparraldeari buruzko informazioa

 

* Iruñea (nafar hiriburua deitzeko Nafarroako iparraldeko haranetan erabiltzen den era. Euskaltzaindiak era arautua bezala aukeratu zuen).

* Iruña (Iruñeko Udaletxeak udalerriari euskaraz deitzeko aukeratu zuen era ofiziala eta normalean euskaldun gehienak orain dela mendeetatik erabili izan dutena).

* Pamplona (gaztelaniazko era).

 

Nafarroak 642.051 biztanle ditu (2011. urtean) eta bere hedadura 10.391 Km²-koa da.

Euskadirekin batera, Espainian existitzen den autogobernu mailarik altuena du, halere, bere autogobernua Euskadirena baino txikiagoa da. Nafarroak ekonomia, teknologia eta bizitza kalitatearen garapen maila haundia du.

2004. urtean 100 izanda europar batezbesteko bateratzearen indizea, 110,02 puntuko batezbestekoa atera zuen, hots, europar ekonomia-garapenaren batezbestekoa 10,02 puntutan gainditu zuen. Nafarroa Espainia mailan hirugarren autonomia erkidegoa izanez, Madrilgo Erkidegoa (114,85), zeinak Espainiako hiriburua barnean duen, eta Euskadiren (112,98) atzetik.

Garai haietan Europar Batasunean zeuden 251 herrialdeetatik barne-produktu gordin (BPG) per capitan Nafarroa 50. postuan zegoen, Madrilgo Erkidegoa, ostera, 32.ean eta Euskadi 49.ean.

 

Herrialdea
Nafarroa
Urtea
2001
Langileak
242.254
Lehen Sektorea
13.146
Industria
92.829
Zerbitzuak
136.279
Langileak (%)
100
Lehen Sektorea (%)
5,4
Industria (%)
38,3
Zerbitzuak (%)
56,3

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Iparraldeko informazioa hurrengo orrialdean