Euskal hizkuntza historiaurrean jatorria duen aurreindoeuropar mintzaira dugu, gaur egunean lurbiran ezagutzen diren hizkuntzekin erlaziorik ez daukana. Euskara arruntean euskera, eskuera edo üskera hitzak ere erabili ohi dira gure hizkuntza deitzeko eta baita latindar jatorriko Lingua Navarrorum ("nafarren hizkuntza") ere, Antso VI.a Jakitunak 1167. urtean hala deitu baitzuen bere eskuizkribu batean.

Euskara, egun, Europako hego-mendebaldean hitz egiten da, mendebaldeko Pirinioetako alde bietan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoako herrialdeetan.

Euskadiri buruzko informazioa Euskal Herriari buruzko informazioa Euskadiri buruzko informazioa Nafarroari buruzko informazioa Iparraldeari buruzko informazioa Euskal Herriari buruzko informazioa Nafarroari buruzko informazioa Iparraldeari buruzko informazioa

Euskal mugetatik at, gure mintzaira, Nafarroa Beherearekin muga egiten duten Gaskoniako herrietan eta Zuberoarekin muga egiten duen Biarnoko mugaldean entzun dezakegu (adibidez, Olorueko kantonamenduko Eskiula edo Jeruntzeko herrietan). Euskal diasporan ere, euskara, ehun mila lagunek baino gehiago kontserbatu ala berreskuratu dute, mundu zabalean ezarririk dauden Euskal Etxeei esker. Gutxi gora behera milioi bat lagunek hitz egiten duten mintzaira dugu.

Mendeetan zehar ikertzaile asko egon da euskara eta mintzaira honetan hitz egiten duen populuaren jatorriari buruzko enigma argitu nahi izan duena. Teoria batzuk, orobat hizkuntza honen historia antzinako garaietatik gaur egunera arte, orri web hauetan zehar ezagutuko duguna.

Euskal populuak, Europako populurik zaharrenak, hitz egindako mintzaira kontinente zaharreko paregabeko hizkuntza dugu, Europako antzinako biztanleek indoeuropar zabalkuntza baino lehen mintzatutako hizkuntzen aztarna bakarra eta, orain, neolatindar hizkuntzez inguraturik dagoena. Nahiz eta euskaldunak eta, hortaz, beren hizkuntza, K.o. I. mendean Pirinio guztietatik Mediterraneoraino zabalduak egon, erromanizazioak eta, gerora, erromanizazioak sorturiko latindar populuen zabalkuntzak, euskaldunak mendeetako asimilazio kultural batean murgilduta egotea ekarriko zuen eta honen desagerpena piriniar guneko zati haundi batean, egun euskaldunak ekialdeko Kantauri itsasoan eta mendebaldeko Pirinioetan zabalduz.

Euskara hitzaren jatorria, agian, antzinako *enautsi euskal aditzatik etor liteke, gaur egungo esan aditzaren esanahiduna eta bizkaitar esan aditzaren jokabidean kontserbatzen dena, adibidez, dinosta aditzan (batueraz, esaten dit).

*Enautsi aditzari -(k)ara atzizkia gehitzean *enauskara hitza sortuko zen ("esateko era", "mintzatzeko era"), geroago, mendeak aurrera joan ahala, fonetikoki aldatzen joango zena, egungo euskarazko era estandarra (*enauskara>*enuskara>euskara) eta baita arestian aipatutako era arruntak ere sorraraziz.

Euskara, hizkuntzalari batzuen aburuz, indoeuropar hizkuntzen hedapena gertatu baino lehenago (K.a. III. ala V. milakadan) Europan existitzen zen eurasiar talde zahar bateko partaide zen. Hizkuntzalaritza ofizialak, ordea, ez du teoria hau frogatutzat jotzen eta euskara isolaturiko hizkuntza bezala definitzen du, hau da, gaur egun ezagutzen diren hizkuntzekin erlaziorik ez daukana eta antzinako garaietatik Pirinioko alde bietan mintzatua izan dena. Halaber, Pirinio aldean emaniko euskal mintzairaren finkapena, iberiar penintsulara heldutako iberierarena baino lehenagokotzat jotzen du.

Euskara, mintzaira guztiak bezala, aldatzen eta hiztegia zabaltzen joan da, historian zehar euskaldunek beste populu batzuekin izandako harremanei esker, nekazal neolitikoko zabaltzaileek Mediterraneo osoan hedaturiko kultur hitzak (K.a. V. milakadan) eta baita metaleen lehengoko zibilizazioek (K.a. III. milakadan) barreiaturikoak ere metatuz.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Aitzineuskaldunen zabalkuntzaren teoria