K.a. 196. urtean erromatarrak Euskal Herriko lurretara heldu ziren, zeintzuekin antzinako euskaldunak bakean eta lankidetzan bizi izan ziren. Bakarrik akitaniarrek erakutsi zuten erromatar konkistarekiko aurkakotasun basatia. Erromatarrek akitaniarrak erasotzen dituztenean, azkeneko hauek laguntza eske ez dira galiarrengana zuzentzen, baizik eta Pirinioetatik hegoalderantz dauden euskal hiztunengana, kulturalki antzekoak izanda hurbilagoak iruditzen baitzitzaizkien. Dakigunez, Pirinioez haraindik etorri zitzaien laguntza, Sertorio-ren aurkako borroketan trebaturiko buruzagiz osatua zegoen eta Akitanian K.a. 56.ean Zesar-en legioen aurka borrokatzen hasi zen.

Teseo Minotauroren aurka borrokan, Iruñean  aurkituriko mosaikoa (Nafarroa)Akitaniarrak K.a. 51. urtean garaituak, K.a. 31.ean, Pirinioen beste aldera, gaur egungo Kuartangon (Araba), erromatar armada eta tropa indigenen artean Andagosteko gudua eman zen, indigenak irabazle suertatu zirelarik. Kantabriar guden ondoren (K.a. 29 – 19), asturiarrak eta kantabriarrak garaitzean, Erromak iberiar penintsula guztia konkistatuta zeukan eta "Pax Romana" (Bake Erromatarra) ezartzen da.

Gaur egungo Euskal Herria, zegoeneko, aroa aldatu baino lehenago, Inperioren barnean zegoen, Britania edo Dazia bezalako beste probintziak baino lehenago eta, azkeneko hau ez bezala, latindar kultura indartsuaren aurrean bere kultura zaharra mantendu ahal izan zuen. Euskal tribuak bi lurralde-mugaketa handien artean zatituak izan ziren, alde batetik, Hispania (autrigoiak, barduliarrak, baskoiak eta karistiarrak) eta, bestaldetik, Galiak (akitaniarrak); eta probintzialki Tarrakonense (Hispania) eta Novempopulaniaren (Galiak) artean.

Euskara zeltarekin K.a. VIII. mendean kontaktuan ipini zen; bestalde, geroago, euskal hiztun zen Ebroko erriberara eragin kultural iberiarra heldu zen, Kataluniatik, Ebro ibaia igoaz. Hortaz, oso posible da, antzinako euskaldunek iberiarrak eta zeltak inbaditzaile bezala ikustea, eta aurreragokoak baino boteretsuagoak ziren beste inbaditzaile batzuk heltzean, azken hauekin aliatzea aurrekoak beren lurraldeetatik kanporatzeko. Arrazoi honetan datza, beharbada, Nafarroan zehar zabaltzen zen baskoi tribua, erromatarrak heltzean, konkistaren aurka ez direla ipintzen, eta honen alde egiten dute, baskoien lurralde zabalkuntza ekarriz.

Hispania erromatar garaianBaskoien lurralde-zabalkuntzak euskararen hegoalderanzko hedapena ekartzen du (Soriako probintziako iparraldean euskal izendun erromatar garaiko hilarri ugari) eta honen sendotzea ekialderantz. Aragoin baskoiak zeltiberiarren aurkako gerretan erromatarrekin elkarlanean aritzen dira. K.a. 72. urtean zeltiberiarrak garaituak izan zirenean, baskoien laguntza mendebaldeko Aragoiko eremu zabal baten jurisdikzioarekin saritua izan zen. Hegoalderantz, lurralde hauek, Salduie-tik 15 Km-tara heltzen ziren, zeina konkista ostean erromatarrek Cæsar Augusta izenarekin izendatu zuten. Toponimo honetatik dator gaur egungo Zaragoza.

Erromatar konkista bukatu eta gero, euskaldunak egon ziren britoien aurkako gudetan erromatar legioetan engaiatuak. Guda hauek gaur egun Britainia Haundia deritzon lurraldean gertatu ziren. Londresetik hurbil (antzinako Londinium erromatarra), erromatar garaiko hilobietako hilarri batzuetan izen euskaldunak aurkitu izan direlarik.

Kolono erromatarrak euskal tribu hauen hegoaldeko lurretan eta Autrigoniako Somorrostro (Bizkaia) bezalako meatzeguneetan finkatuko ziren, edo baita Akitaniako lautadetan ere, egun Gaskonia izenez dazagugun lurraldean, Novempopulaniako (bederatzi populu) kolonia erromatarrak sorraraziz. Erromatar finkapen hauek, mende batzuk geroago, eremuotako euskal biztanleriaren erromanizazioaren ondorioz, Gaztela eta Gaskoniako latindar populu eta hizkuntzak sorraraziko zituen.

Eskuarki, euskararen bizirik irautea azaltzeko, euskalduna populu primitiboa bezala kontsideratu izan da, mendeetan inguruko populuetatik isolatua bizi izan zena eta, bere lurraldeak, Erromatar Inperiorentzat interes ekonomiko baxukoak izatean, erromatar zibilizazioaren barne egon ez zirenak. Euskal lurraldeetako arkeologi Erromatar Inperio garaian (K.o. I. medea) baskoien eskumenean zeuden lurraldeak. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazunaurkikuntzek, etengabe, teoria hauek gezurtatzen dituzte, Erromaniako beste lurralde batzuekin erkatuz, erromanizazioa, alderdi guztietan, handiago izan zela frogatzen baitute. Halarik ere, erromanizazio hau euskal tribuetako lurraldeen hegoaldean, kostaldeko eremuetan eta Akitanian handiagoa izan zen. Euskal kulturaren irautearen arrazoiak, hortaz, ez dautza inoiz existitu ez zen isolamenduan; baizik eta euskal tribuek Erromarekin izan zuten lankidetzan eta elkar ulertzean. Alabaina, bizirik iraute honetan Mare Externum-a ("Kanpoko Itsasoa"; Ozeano Atlantikoa) Inperiorentzat interes ekonomikoko gune bezala berandu garatzeak lagundu zuen, honela, euskal eremuek penintsulako beste lurralde batzuetan edo Akitanian (bere nekazari-interes handiagatik) eman ziren migrazio-korronte handietatik at gelditzea lortu zuten.

Euskal lurraldeetan meatzeak egon ziren, adibidez, Arditurrin (Oiartzun, Gipuzkoa), Bankan (Nafarroa Beherea), Lantzen Gasteiztik hurbil, lurralde karistiarreko erromatar hiri nagusia zen Iruña-Veleiako mosaikodun behegaina(Nafarroa), Eskoriatzan (Gipuzkoa) edo Somorrostron (Bizkaia), non mineralak (burdina, zilarra...) erauzten ziren, gerora, Erromatar Inperioko beste lurralde batzuetara esportatzeko; keramika-ekoizpena Iruñean (Nafarroa) edo Donazaharren (Nafarroa Beherea); ardo-ekoizpena Faltzesen eta Funesen (Nafarroa); gazitze-industria gipuzkoar Getarian eta baita lapurtarrean ere [toponimo hau latinezko Cetaria (gazitua) hitzetik dator]; erromatar termak Fiteron (Nafarroa); euskal hiri nagusiak Erromarekin lotzen zuten galtzadak; Oiasso (Irun, Gipuzkoa) bezalako euskal kostaldeko portuak, zeintzuek Inperioko edozein lurradeekin lotzen zuten. Isolamendu-gabeziaren beste adibide bat euskal geografiaren hainbat tokitan aurkitu diren erromatar administrazioak, zegoeneko bere menderaldiaren lehengoko urteetatik, lurralde euskaldunetan egin zituen txanponak (behe-ezkerraldean K.a. II. mendearen erdialdean dataturiko denario baskoia).

K.a. II. mendeko denario baskoia eta baskunes hitza iberiar karakterez idatzitaAurrealdea: eskuinaldean gizon bizardun baten burua. Elkarren artean oso hurbil dauden kizkur txikidun hileaz orraztua. Atzean iberiar idazkeraz Benkota testua (kokaleku ezezaguneko baskoi herrixka). Idazkera hau iberiar penintsulako populu gehienek erabiltzen zuten.

Tartesostar jatorria izan arren, idazkera honetan izkiriaturiko testu gehienak iberiar hizkuntzaz daude. Iberiera izanik, beharbada, latindarren etorrera baino lehenago, penintsulako aurrerromatar populu askorek elkarren artean ulertzeko erabiltzen zuten lingua franca. Hein txikiagoan, txanpon honetan bezala, zeltiberiera ere karaktere iberriarrez idazteko erabili zen, eremu honetan zeltiberiera baitzen lingua franca. Horregatik historiara euskal tribuen izen zeltak pasatu ziren eta ez beren izen euskaldunak.

Atzealdea: zaldizkoa, eskuineko eskuan ezpata duelarik. Azpian iberiar idazkeraz Baskunes testua (Baskoiak).

Gastiain-en aurkituriko erromatar garaiko estela (Nafarroa)Garai honetako arkeologi aurkikuntza garrantzitsuenetariko bat, orain dela gutxi, egungo Irunen aurkitutako Oiassoko (edo Oiarso) portu erromatarra da; berriz ere, euskara bizirik irautearen arrazoia, erromanizazio gabeziari zor zaiolari buruzko teoriak, baliogabeturik uzten dituenak. Irun Gipuzkoako herrialdean dago, euskal kultura indar handiagoz kontserbatzen den penintsulako herrialdea hain zuzen ere. Udalerri honetan Oiassoko hiriaren ontzitegia eta kaiaren egurrezko egitura agertu da. Gainera, aurretik ezagutzen zen nekropoli batetik hurbil, terma batzuk aurkitu dira; beste azterketa batzuek 12 eta 15 hektarea bitarteko hirigunea irudikatzen dute, oin zuzenduna, non biltegiak, dendak eta lantegiak zeuden. Foroa eta antzokia ere bazituela uste da.

Oiasso itsas bideen merkataritza-base bat zen eta garraiatzen ziren salgaiak bertatik irteten ziren barnealdera, hau da, Ebroko haranera eta Asturika Augusta (Astorga, Leon)-Burdigala (Bordele, Akitania) XXXIV. erromatar galtzada haundira. Oiassoraino ere Ilerda (Lleida) eta Oskan (Huesca) zehar Tarrakon (Tarragona) hasiriko galtzada heltzen zen. Oiasson aurkitutako anforek, Erromatar Inperioaren amaieran ere, Bizantzioko (gaur egungo Istanbul turkiarra) olioa eta ardoa erregularki Atlantikoko portuetara heltzen zela frogatzen dute.

Oiasso Itsas merkataritzan ziharduen Mare Externum-eko porturik garrantzitsuenetarikoa izateaz gain, meatzaritzari ere ekiten zion. Aiako harkaitzetan ustiaketa modernoen ondoan, erromatar garaiko hiru kilometrotako galeriak topatu dituzte, hauetan zilarra erauzten zelarik. Drainatze-galerien aurkikuntzak, erromatar injinerutza hidraulikoaren adibide bikaina, administrazio-egitura oso bat eraikuntza hauen atzean zegoela adierazten du.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Bisigodoak eta Frankoak